|
Luze gabe, etorri ziren lehenengo kontzertuak, 1993an, eta horrekin batera, izen baten beharra. Eta hala, SÚGÁN aukeratu zen: aulkiak-eta egiteko erabiltzen den kalamuzko soka, irlandako gaelikoan.
Hasierako session haietako ahots, gitarra, bibolin, flauta eta gaitak, ezinbestean, tradizioari hertsiki lotutako estilo batean zeuden murgilduta, baina bateria eta baxu elektrikoa sartzearekin errotik aldatu zen taldearen norabidea: bide berriak urratzeko aukera sortu eta sormenaren kutxa zabaldu egin zen.
Folk jaialdiak —Getxo, Castro-Urdiales (Cantabria), Guitiriz (Galicia)— , Bilboko Aste Nagusia eta hainbat eta hainbat herritako jaiak zein kontzertu aretoak aukera ezin hobea izan dira SÚGÁN ezagutarazteko. Baina horietan guztietan, bada hitzordu bat urtero-urtero taldeak huts egiten ez duena: St. Patrick's Day.
Irlandako jai nagusia bertako folk-musika maite dutenak elkarrekin biltzeko aitzakia izaten da, eta hortxe ibili da Súgán, 1993az geroztik urtero-urtero huts egin gabe, Bilbo aldean antolatu diren egun horretako kontzertu guztietan. Gau zirraragarri horretan, giroa dela, asistentzia dela, beti arrakastatsu atera da taldea.
|
|
|
|
|
|