Súgán
Zer da Súgán?

Súgán taldea Irlandako, Britainia Handiko eta Bilbo aldeko musikariek osatzen dute. Geografia aldetik ez ezik, musikan ere jatorri ezberdina dute taldekideek: musika tradizionala, folk, blues, rock, pop... Kultura eta estilo askoren arteko arragoa, cocktail aberats eta freskagarria.

Abestiak eta doinuak eskaintzen ditu errepertorioan, Irlandako eta beste herrietako musika tradizionaletik abiatuta, baina taldekideen estilo aniztasunean garatuta.

Izan ere, taldearentzat musika tradizionala ez da ezin aldatuzkoa, garai berriekin egokitzen ez denak nekez irauten du eta. Joera eta ekarpen berriekin jantzita, garai bateko kantu eta dantza doinuak biziberritu egiten dira gaur egungo dibertsiorako ere.



Hasiera
Aurkibidea
Zer da Súgán?
Jatorria eta bilakaera
Taldekideak